Uztaritze herrian Energia Berriztagarrien Azelerazio Eremuak (EnBAE) identifikatzeari buruzko kontzertazioa

Kontzertazioa :

Nazio mailan dauden energia-behar ugariei ihardesteko, eta 2050erako Frantzian eta Europan finkatua den klima-neutraltasunaren helburua lortuz, energia berriztagarrien ekoizpena garatzeko helburua eragile publiko guzien artean partekatua da.

Testuinguru horretan, Energia Berriztagarriak Bizkortzeko Eremua (EnBAE) lurralde eta herri guzien egitekoa da.

Energia berriztagarrien ekoizpena bizkortzeari buruzko 2023ko martxoaren 10eko 2023-175 legearen zentzua eta helburua da, APER Legea deitua dena eta energia-ekoizleak plantan emateko proiektuen bizkortzea eta sinplifikatzearen helburua duena. Legearen 15. artikuluak Herriko Etxeei galdegiten die herriko-kontseiluaren deliberatze baten bidez eta publikoarekin kontzertaturik, azelerazio-eremuak finka ditzatela, energia berriztagarriak ekoizteko lehorreko instalazioak eta hauen muntadurak lekuan ezartzeko (EnBAE).

Helburua da, Frantziak energia-iturrien aniztasunean duen beranta berreskuratzea, aniztasun hori energia-independentziaren bektorea baita.

EnBAE horien barnean, jabe boluntarioek instrukzio-epeei eta diru-laguntzei loturiko abantailak izanen lituzkete (hauen modalitateak ez dira oraino jakinak). Hala ere, proiektu bat egina izateko, edozein proiektu izan, aplikatu beharreko araudien dispositiboak errespetatu beharko ditu, eta, lehenik eta behin, tokiko hirigintza-plana. Proiektuen instrukzioa kasuan kasu eginen da ere .

Gure herriari kontzertaziorako emanak diren mapak, gure lurraldean trantsizio ekologikoa eta ingurumen-trantsizioa hobesteko eta hedatzeko eginak dira. Karia hortara, energia berriztagarriak garatzeko ahalik eta eremu zabalenak ezartzea proposatua da, jabe-boluntarioen ekimenak ahal bezain errazki gauza daitezen.

Ekarpenak, Irailaren 30etik urriaren 14ra bitartean, e-mailez helaraz daitezke:  accueil(at)ustaritz.fr helbidera, "Concertation ZAEnR" izenburuarekin.