Trantsizioren astea

2022tik goitik, herriak, udaberriaren hastapenean, Trantsizioaren astea antolatzen du. Aurten, gai nagusia "Ura" da.

EGITARAUA 2024 URTEKO APIRILAREN 6TIK 13RA

Apirilaren 6.a, larunbata:

10:00etatik 12:00tara: Errepiragaraiako lakua – Iragan industriala eta ataka ekologikoaren artean: Akitania Berriko Gune Naturalen kontserbatorioko karguduna den Laura Lannuzel andereak gidatutako bisita

Errepiragaraia lakua eta bertan bizi diren espezieak, bertakoak edo exotikoak, ezagutzera hurbildu zaitez. Gainetik ezin kenduzko espezien kontra eragiteko metodoak ere ezagutzeko aukera ukanen duzu. Iragan industriala eta ataka ekologikoen artean.

  • Hitzordua goizeko 9:45etan Herriko Etxean izanen da. Ez da aldez aurretik izena eman behar.

16:00tan: Astobiaga (Geltokiko bidea) – HEGALALDIA elkarteak animazioa eskainiko digu eta harrapakariak libratuko ditugu.
Uztaritzen bizi diren espezie nagusien aurkezpena (argazkiak, begiztatzeko eremuak,...). Eguraldiak baimentzen badu harrapakari bat edo beste libratuko ditugu.

  • Hitzordua 16:00tan Astobiagan izanen da. Ez da aldez aurretik izena eman behar.

Apirilaren 9.a, asteartea:

19:00etatik 21:00tara: Herriko Etxean – Konferentzia: Errobi, Isileko eta batzuetan gorabeheratsua izan den bizi baten istorioa...
Euskal Elkargoko ordezkariekin, Errobiko Uholdeen Prebentziorako Ekintzen Programari buruz (PAPJ) eta Fauna Basari buruzko Ikerketa Taldearekin (GRIFS) mintzaldia.
Uztaritzen fama haundiko erreka da Errobi, bere biodibertsitateak denentzat interesa pizten du. Errobi babeslea eta emankorra da, espezie ugarirentzat bizitoki ezin hobea da. Bainan bere ubidetik ateratzea gerta daiteke, bizi zalapartsuagoa du orduan…
Fauna Basari buruzko Ikerketa Taldeko (GRIFS) Thomas RUYS-ek Errobi bazterretan isilean bizi diren mamifero espezie erdi-uretakoen aurkezpena eginen digu.
Hirigune Elkargoko Vincent CASTILLON jaunak uholdeekin nola bizi eta nola kudeatu azalduko digu…

Apirilaren 11.a, osteguna:

14:00tatik 15:00tara edo 15:00tatik 16:00tara – Uztaritzeko Araztegiaren bisita SUEZ-en eskutik – Leihorrondoko bidea, 820.

Apirilaren 12a, ostirala:

14:00etatik 16:00etara: Hardako Baratzeak: Ureztatzeko euri-urak berreskuratzeko eta berrerabiltzeko baliabideen eta etxaldearen bisita.
Manuela Scharer baratze zainak «Hardako baratzeak» izeneko etxaldera gomitatuko gaitu. Hirigune  Elkargoan Ura eta Laborantzaren karguduna den Lara BRION andereak ErrekAgri laguntza programa aurkeztuko digu. Programa hau  laborariei zuzentzen zaie, uraren kalitatea zaintzeko.

Manuela Scharer 2020an instalatu zen Uztaritzen, bertako merkatuan, larunbata goizetan saltzen du bere uzta. Produktu biologikoak, tokiko produktuak… bere etxaldean ura biltzen eta berrerabiltzen du. Beharrezko ekipamenduaren gastua Hirigune Elkargoaren ErrekAgri programak estali du hein batean.

19:00tatik 21:00etara – Errepiragaraiako lakua – Urlehortarrak begiztatzeko gau-ateraldia, EcoGIs-ek antolatua.
Gau-ateraldia urlehortarren bila. Izen-ematea ezinbestekoa da. Izena emateko eta informazioa lortzeko harremanetan jar zaitez EcoGIS-ekin (ecogis@sfr.fr - Tel. 06 22 02 97 63)
Oharra: Botak jantzi itzazu, eguraldiaren arabera jantzi egokiak hautatu, eta ahal bada argiak edo kopetargiak har itzazue.

Apirilaren 13a, larunbata:

8:30etatik 12:00tara -  Errepiragaraiako lakua – Landare inbaditzaileen mozketa eta errotik ateratzea (Pampako belarra).

  • Hitzordua Herriko Etxean izanen da, goizeko 8:30etan. Izen-ematea ezinbestekoa da ondoko estekaren bitartez: forms.gle/PmS4AndQtDRtTzEr8

Eraman itzazue: Botak, eskularruak, beso manga luzeak eta ahal baldin bada, xedarra-aiztur, aiztur eta palak.
                                                                                                  
Pampako belarra: Gure baratzetan sartua den gainetik ezin kenduzko belarra, osasunerako eta ingurumenerako arriskutsua da.
Pampako belarra (Cortaderia selloana) Hego Ameriketatik Frantziara ekarria izan zen XVIII. mendean. Inguruak apaintzeko ekarria izan zen, baina emeki gailendu da. Bere ezaugarri apaintzaileei esker famatua da, baina gure ekosistema eta osasunarentzat mehatxua da.
Landare lastodun handi hau gainetik ezin kenduzko espezie exotikoetako bat da, funtsezko gune natural, eremu heze, pentze eta oihanpeak kolonizatzeko duen gaitasunarengatik. Bide bazterretan ere ohikoa da. Gune horiek kolonizatzeak biodibertsitatearen gutxitzea dakar, iratzearen kalitatea ere apaltzen du eta suteen arriskua areagotzen du ingurumen naturalak desorekatzen dituen bitartean. Espezie hau erraz ugaltzen eta hedatzen da, landare eme bakoitzak milaka hazi ditu eta haizeak kilometrotan zabaltzen ditu. Landare arrek milaka polen hazi sortu ditzakete, azken hauek bereziki erasokorrak dira landare lastodunei alergia dietenentzat. Alergia mota hau ugaritzen ari da jendeen artean.
Pampa belarra baldin baduzue, errotik kendu ezazue edo berain hazi eta polena hedatu aitzin loreak moztu itzazue. Zakar poltsetan sartu eta ongi hertsi zabortegira eraman aitzin.

Bestalde zure ingurukoei mezua helaraz iezaiezu!
Espezie honen salmenta eta ukatea debekatua da Frantzian.

Espezie honek sortzen dituen arazoei kontra egiteko mugaz gaindiko estrategia bat hasi da, elkargo, enpresa eta pertsona bakoitzak parte hartu dezake.
Akitania Berriko Gune Naturalen Kontserbatorioaren webgunean gaiari buruzko informazio ugari aurkituko duzue, gaiari dagokion orrialdean.

Aste osoan zehar (NB: datak zehaztasunean begiratu)

Herriko Etxean, Herriko kontseiluko gelan, irekitze orduetan:
-    Astelehenean 9:00tatik 12:30etara eta 14:00tatik 18:00etara
-     Astearte, ostegun eta ostiralean 9:00tatik 12:30etara eta 14:00tatik 17:00tara
-    Asteazkenean 9:00tatik 17:00tara

  • 2 erakusketa, denei irekiak  doakoak, Aturri-Garona Uraren Bulegoarenak : Etxekotutako ura – gune akuatikoak

Mediatekan:

  • Urari buruzko dokumentalen funtsaren aurkezpena

Uztaritzeko herriak aste honen antolaketan parte hartu duten partaide guztiei eskerrak ematen dizkie:
Errobiko AAPPMA, Aturri-Garona Uraren Bulegoa, Bil Ta Garbi, Akitania Berriko Gune Naturalen Kontserbatorioa, Euskal Herria Hirigune Elkargoa, EcoGIS, Fauna Basari buruzko Ikerketa Taldea (GRIFS), Hegalaldia, Hardako baratzeak, Suez.

2023ko Martxoaren 25etik Apirilaren 1era arte

Martxoaren 25a, larunabata, 9:00tatik 15:30etara Bilgunen

Hondakinik gabeko sortzaileen merkatua                                                                                                                              

Mugikortasunaren foruma

Bertan jan daiteke

  • 9:00tatik 13:00etara – Txirrind’Ola: bizikleta konpontzen eta zaintzen ikasteko tailerra partizipatiboa. Doakoa eta denei irekia.
  • 10:00etatik 12:00tara – Mugikortasunaren Freskoa: bakarkako mugikortasunak karbonoaren alorrean zer dakar.
    Mugikortasunaren Freskoa, Klimaren Freskoaren haritik, pertsonen mugikortasunari buruzko sentsibilizazio tailerra da. Karbonoaren alorrean daukan eragina eta bakarka zein kolektiboki mugikortasun soilago bat nola hautatu ulertzeko tailerra da.
    Doakoa da.  Izena eman behar da. (16 leku)
  • 16:00ak Astobiagan: TEE astearen hasteko harrapakarien libratzea HEGALALDIA elkartearen eskutik.

Martxoaren 26a, igandea, 10:00etatik 12:30etara – Bilgunen

Hondarkiren bilketa Herriko Gazteriaren Kontseiluak antolaturik. (15urte petikoentzat,heldu batekin etorri beharko dira. Xehetsaun gehiago ukaiteko, harremanetan sartu Gazteen herri kontseiluko koordinatzailearekin).

Martxoaren 28a, asteartea, 18:30etatik 20:30etara - Bilgunen

Energia aurreztea, etxebizitzen berrikuntza eta partikularren auto-kontsumorako eguzki panelen ekoizpenari buruzko informazio gaualdia.

Parte hartzearekin :

- CPIE Littoral Basque :  Ipar Euskal Herriko Declics energia-ura desafioa: aurkezpena eta energia murrizteko aholkuak"
- SOLIHA - Rénovation énergétique performante de l'habitat : "présentation des dispositifs d'aides financières et d'accompagnement dans votre projet"
- i-Ener – « Energia fotovoltaiko : kontestuaren aurkezpena eta jakin beharreko informazioak proiektu baten muntatzeko »

Martxoaren 29a, asteazkena, 14:00tatik 16:00tara - Hardoian

  • 14:00tatik 16:00tara: Hardoia inguruan, oihanean ibilaldia EcoGIS-ek antolatua
    EcoGIS elkarteko naturalista batek oihanaren biodibertsitatea ezagutaraziko digu. Hitzordua Haitzekoborda salaren aitzinean 14:00tan.
    Izen-ematean derrigorrezkoa da.Informazioa lortzeko EcoGIS deitu 06 22 02 97 63 zenbakira edo  ecogis(at)sfr.fr  helbidera idatzi.
    Gomendioak : ibiltzeko zapatak eta eguraldiaren araberako arropak ekarri.
  • 16:00tan: Haitzekoborda salan  Hegalaldia elkartearen aurkezpena eta animaleen libratzea ( eguraldiaren arabera sagarroiak edo hontzak)

Martxoaren 30a, osteguna – Abiadura 30 km/h-tan mugatzeko tokien hastea

  • 16:00tatik landa eskoletatik Mailiarenaruntz abiatuko gara. Ibilbidea lasaiki eginen dugu, oinez, bizikletaz edo 30km/h-ra baino emekiago logoa gora altxatuz.
  • 17:00tan: Mailiarenan abiadura 30km/h-tan mugatua den tokien hastea izanen da. Baso bat edanen dugu gero.

Martxoaren 31a, ostirala, 19:00tatik 21:00etara gauzko ateraldia EcoGIS-ek antolatua: Uztaritzeko igela, apo eta uhandreak ezagutzeko gaua.

  • Urlehortarren bila gauazko ateraldia eginen dugu eta hori baino lehenago inguruan bizi diren espezieen aurkezpena ukanen dugu.
  • Beranduago finkatuko da zein lekutan.
  • Izen-ematean derrigorrezkoa da. Informazioa lortzeko EcoGIS deitu 06 22 02 97 63 zenbakira edo  ecogis(at)sfr.fr  helbidera idatzi.
  • Gomendioak: botak, eguraldiaren araberako arropa, eta ahal bada, esku-argia eta kopetargia.

Apirilaren 1a, larunbata, 8:30etatik 12:00tara.

  • Errobi bazterrean hondarkin bilketa, Gaztelua inguruetan. Gaztelondoa Herriko Etxearen aitzinean da hitzordua, 8:30tan. APPMA elkartea, Ezpeletako piperraren Sindikatua eta Euskal Herria Hirigune Elkargoarekin antolatua.
  • Poltsa berrerabilgarriak, eskularruak eta botak ekartzea gomendatzen dugu.
  •  Izen emaitea


Aste osoan zehar: animazioak, Eskola/Gazteria/Kirolak Zerbitzuak antolatutako tailerrak:

  • AGAZ (Aterperik Gabeko Aisialdi Zentroak) :
    Zabor bereizketa eta behargabeko xahutzeari buruzko tailerrak haurrekin.
    Martxoaren 29an, asteazken goizez, energiari buruzko animazioa TE64-ek antolaturik. 

  • Eskola inguruko denbora :
    Eskoletako jantokietan ezartzeko, zabor bereizketari buruzko afitxak eginen ditugu.  

  • Eskolako ostalaritza :
    Zabor bereizketa eta behargabeko xahutzeari buruzko tailerrak, Bil Ta Garbi elkartearekin batera.

  • Gazte Gunea
    Martxoaren 30ean, ostegunean, abiadura 30 km/h-tara mugatzeko tokiei buruzko
    animazio/ sentsibilizazio ekimenak.

  • « SVJS » zerbitzuko agenteak
    Eko-keinu eta soiltasun digitalari buruzko hausnarketak eta tailerrak.                 

  • Mediatekan:
    Dokumentu-fondoaren aurkezpena

 

 

Apirilaren 9an, larunbata - Denentzat irekia - 8:30 - 12:00  

Xopolo aparkalekuan

Xopolo inguruetan, Errobi bazterrak hondakinetatik garbitzea. Uztaritzeko herriak AAPPMA, Bil Ta Garbi, Ezpeletako piperraren sindikatua eta Euskal Hirigune Elkargoaren laguntzarekin  antolaturik.
Zaku berrerabilgarriak, eskularruak eta botak norberak ekartzea galdegiten da.
Izen-emaitea forms.gle/TFTm6fCPRMtGCenw5

Apirilaren 11an

Mugikortasunari buruzko auzo batzordeen topaketa ID Cité kabinetarekin

Gonbidapen gutuna bat auzo batzordeko bulegoetara bidalia da

Apirilaren 12an, asteartea -19:00 – 20:30

Arruntzen, Elizako bidean,

Epizeria partehartzaile baten sortzeko asmoa dutenek arlo horretan esperientziak trukatzeko aukera ukanen dute.

Apirilaren 13an, asteazkena- Arratsaldez

Les Amis de la Forêt elkartekoekin erlauntzei buruzko tailerra eta erlauntzetatik datozen mozkinen jasaketa.
2 txanda izanen dira 14:00tan eta 15:30tan.
Argibideak helbide honetan:  gillen.irubetagoyena(at)gmail.com

18:00 – 19:30 -

Mailiarenean

Haur/ Gazte/Guraso tailerra, konpostari buruz.
Izen-emaitea IJ delakoan : 06.26.81.77.31  pij(at)ustaritz.fr

Apirilaren 14ean, osteguna. - 18:00 – 19:30

Mailiarenean.

Haur/Gazte/Guraso tailerra, jakiak ez xahutzeko sukaldaritzari buruz.
Izen-emaitea IJ delakoan : 06.26.81.77.31 pij@ustaritz.fr

Apirilaren 14ean, osteguna – Denentzat irekia - 19:30 – 21:00

Lapurdi salan

Konposta Kolektiboari buruzko gaualdia
Bil Ta Garbi, kojabetzako sindika eta COL, HSA, Office 64 baltsa sozialekin.

Apirilaren 16.ean, larunbata - 8:00 – 13:00

Hiribehereko Pilota Plazan

Zero Hondakin merkatua.
Ondotik, Zero Hondakin picnic-a partekatua.
Zuk prestatutako jaki bereziak jasta arazteko ta besteenak jastatzeko gomita. Erronka: Ez erabili  berzikla-ezin eta erabilera bakarreko gainestalkirik.
Egunean zehar : ate irekiak baratze partekatuetan. Leihorrondoko bidean ( Etxeparea estadiotik hurbil)

Apirilaren 11.ean, astelehena. 15:00etatik 16:00etara.

Apirilaren 14.ean, osteguna. 11:15etatik eguerdirarte.

Ate irekiak Saint François Xavier ikastetxean : Harrera “Natura” hautuzko ikasgaia duten ikasleen eskutik eta kolegioan egindako ekintzen aurkezpena: hondakinen bereizketa selektiboa, baratzearen sortze eta zainketa, erlegintza, zero-xahutze jantokia.

Eta baita ere :

Mediatekan:

  • Dokumental eskuragarrien kutxaren aurkezpena.
  • Maleta pedagogiko ibiltari berriaren abiatzea.

Gazetelondoa salan : Bil Ta Garbi erakusketa, Apirilaren 9tik 16ra, Herriko Etxearen ordutegian.

 

Lapurdi salan : Haurren artelanen erakusketa.

Espace Jeune delakoan :

Aprilaren 13.ean, asteazken arratsaldez : Astobiaga gunearen garbiketa.

Apirileko bakantzetan : Herriko Baratzezaintza zerbitzuarekin landaketa eta konposta egiteko tailerra.

Beroaren sare baten bisita herriko hautetsiekin.
Ikastetxe eta aisialdi guneetan, elkarteen interbentzioa.


Uztaritzeko Herriko Etxeak, aste honen antolaketan aritu diren elkarte eta  erakunde partaide guzien partehartzea eskertzen du.
APPMA, Arruntzakoop, Bil Ta Garbi, Bio Divers Cité, Bizi!, Euskal Hirigune Elkargoa, Saint François Xavier ikastetxea, Euskal Moneta, HSA, Le COL, Les Amis de la Forêt, Les Carrioles Vertes, Les Jardins Partagés, Office 64, Ezpeletako piperraren sindikatua.