Bizikleta elektrikoa
UZTARITZEKO HERRIKO INTERBENTZIO ARAUDIA BIZIKLETA ELEKTRIKOEN EROSTEKO DIRU LAGUNTZAREN UKAITEKO
Atzin adierazpena
Trantsizio ekologikoaren eta karbono apaleko mugikortasunaren aldeko politikaren karietara, Uztaritzeko Herriko etxeak nahi du konkretuki lanean ari izan mugikortasun iraunkor baten alde bere lurraldean eta bereziki autoari alternatiboak diren garraio eztiak sustatuz.
Uztaritzeko herriko etxeak nahi du Euskal Hirigune Elkargoaren eta Estatuaren mailan diren dispositiboak osatu, diru laguntza bat emanez beren bizitegia Uztaritzen dutela frogatuko duten pertsonei, bizikleta elektriko bat edo bizikleta-kargo bat erosten dutenei, berria, Euskal Hirigune Elkargoko lurraldean kokatua den profesional baten etxean.
1. Araudiaren gaia
Araudi honen helburua da :
- Laguntza bizikleta elektriko baten edo bizikleta-kargo baten erosteko diru laguntza baten esleitzeko araudien finkatzea ;
- Hartzailearen engaiamenduaren zehaztea ;
- Txostenaren edukia zehaztea eta bere azkerteta-modalitateak.
Uztaritzeko herriko etxeari galdera eginez, araudi hau eskura daiteke edo telekarga daiteke Hiriguneko, "Hemen" (232 KB) deskargan
2. Hartzaileak
Bizitegi nagusia Uztaritzen eta familia kozientea 2000 baino gutiagokoa dituztela frogatuko duten pertsonek eskura dezaketa erosteko diru laguntza hau. Pertsona moralak ez dira dispositibo honetan sartzen. Laguntza bat esleitua izanen da zerga familila bakoitz.
3. Ekipamendu ezaugarriei loturiko diru laguntzarako betebehar baldintzak
Neurri honetaz hunkiak diren ibilgailuak dira, 2002 martxoaren 18ko europako 2002/24/CE aginduaren zentzuz, indarrean den araudiari erantzunten dioten „bizikleta elektrikoak: «0,25 kilowwatteko indar nominal bateko motor laguntzaile batez osaturiko pedalatzea lagunduriko bizikleta, zeinaren hornikuntza mailaka murriztua den eta ondorioz gelditua den, ibilgailuak 25km/oreneko abiadurara heltzen delarik, edo bestela, erabiltzailea pedalatzen gelditzen delarik". (NF R30-020 eta NF EN 15194 frantses arauen araberakoa).
Merkatuean dauden modeloan aniztasuna kontutan harturik, doakion onarpen ofizialarenfrogagiria baitezpada galdatua izanen da bizikleta elektrikoentzat.
4. Diru laguntza eskaera txostenaren edukia
Bizikleta elektrikoa erosteko diru laguntza eskaera dosierra ondoko elementu hauetaz osatuko da :
- Eskaera orria behar bezala osatua eta izenpetua; (171 KB)
- Barne araudi hau, araberako eguneko data behar den bezala ezarria eta izenpetua;
- Ohoreari buruzko ziurtagiri baten aldeko engaiamendua, hitzarmenaren iraupen osoan, erosketa lagundua den ibilgailu elektrikoa ez saltzeko engaiatzea, bestela laguntza itzuli beharko baita (ikus honi lotua den 8. artikulua)
- Bizikleta elektirkoaren erosteko fakturaren kopia, laguntza ukanen duenaren izenean. 2024ko apirilaren 11az geroztik egina izan behar du fakturak, eguna eta saltzailearen identifikazioa zehazkuak;
- Bizikleta elektrikoaren onarpen ofizial agiriaren kopia;
- Bizileku-frogagiri bat (alokairu agiria, elektrika, gasa edo edateko ur-faktura, soldata agiria, pôle emploi agiria, erretrera agiria, edo isuri edo eskuratu pentsioa) 3 hilabete baino gutiago duena, bizikletaren fakturan agertzen den helbide berean ;
- Familia kozientoa agerrazten duen 3 hilabete baino gutiako azken ordainketa agiria ( FLK, LSM, beste) edo, eskasen, azken bizitegi zerga agiria edo erreferentziazko zergapeko irabazia eta zerga zatien kopurua agerrarazten duen azken zerga agiria.
5. Dosierren pausatzea eta diru laguntza eskaeraren azterketa
Eroste laguntza guziak www.ustaritz.fr webgunean egitekoak dira, dosierra oso batez lagundurik, edo Gaztelondoa Herriko etxeko zuzen bidean, 35, Purgoa karrika 64480 Uztaritze: eskaerak urte osoan eskuragarriak dira.
Dosierra ukan orduko, Herriko etxeak aztertzen du eta zerbait eskas baldin bada, galdegileari jakinarazten dio e.mezuz edo telefonoz. Dosierra behar den bezala osatua baldin bada, Herriko kontseiluak bozkatzen du diru laguntza (honen zenbatekoa 6. Artikuluan zehaztua da). Emaitza hori jakinarazia da galdegileari, Auzpezaren edo bere ordezkariaren gutun baten bidez.
Dosierra ez baldin bada osoa, galdegileak eskas diren dokumentu egiaztagarriak helarazi behar ditu Herriko etxera. Herriko Etxeak eskas ziren gainerateko dokumentu hauek eskuratu orduko, dosierra osatu gisa ekarria izanen da. Dosierra onargaitza baldin bada, Herriko Etxeak galdegileari jakinarazten dio azalpenak eskatuz.
6. Diru laguntzaren zenbatekoa
Dirulaguntzaren zenbatekoa finkoa da.
Familiaren familia kozientea 1800€ baino apalagoa baldin bada, laguntza 160€koa da.
Familiaren familia kozientea 1800€ eta 2000€ artekoa baldin bada, laguntza 100€koa da.
Dirulaguntza euskotan eskuratzea erabakitzen dutenei 20€ko gehikuntza emanen zaie.
7. Diru laguntzaren esleitze eta isurketa moldeak
Diru laguntzak emanen dira, herriko aitzinkontuan buxet lerro horretan ageri diren kredituak gainditu gabe. Diru laguntza galdera bati ezin bazaio baikorki ihardetsi aurten edo kreditu faltagatik, ondoko urtean berriz aztertuko da, hurrengo aurrekontuan araberako kredituak aurreikusten badira eta galdeen eskuratze ordre kronologikoa errespetatuz. Auzapezaren erabakia betetzekoa bifakatzen denetik dirua hilabete barne emanen dela aurreikusten da. Erosteko diru laguntza biramenduz egiten da onuradunaren banku- edo posta-kontuan.
8. Diru Laguntzaren Itzultzea
Diru laguntza honi esker erosia den bizikleta elektrikoa edo bizikleta-kargo hau berriz saldua balitz, hartzaileak ukan duen diru laguntza hau Herriko etxeari itzuli beharko du bi urte barne.
9. Zigorra, diru laguntza bidegabeki erabili baldin bada edo deklarazio faltsua egiten bada
Erosten laguntzaren bidegabetzea, bereziki berriz saltzeko erosten baldin bada, konfiantza abusu gisa ekarria da eta bere hobenduna, zigor kodeko 314-1 artikuluak aurreikusten duen gaztiguez zigortua izan daiteke.Iruzurrezko edo gezurrezko edozein aitorpen, zigor kodearen 313-1 eta 441-6 artikuluek gaztigatuko dute.
Araudia deskargan (187 KB)