2025

4.ASTEA - TRANTSIZIO EKOLOGIKOA - EGITARAUA :

2022tik, herriak, udaberriaren hastapenean, Trantsizioaren astea antolatzen du. Aurten, gai nagusia "Tokiko elikadura sanoa jan" da.

Martxoaren 29a, larunbata *

  • 08:30 - 12:00 : Errepiragaraia lakua - Laguntzaileei deia - Landare inbaditzaileen mozketa eta kentzea, DIONE et Fils entrepresak lagundurik.
    * IZENA EMATEA DERRIGORREZKOA DA : forms.gle/9iSuKg84MAkNwWnu7
  • Hitzordua Herriko Etxean 08:30ean

Apirilaren 5a, larunbata

  • 8:00 - 13:00 : Merkatua - Lapurdi Plaza 
    Asteroko merkatu zabalagoa, tokiko ekoizle eta Idokirekin baita tailer eta animazioekin nahi duten guztientzat :
    C.P.I.E Euskal Herria : Etxeko toxikoak/ Tailerrak “Etxean egina” - Bil Ta Garbi : zer egin janari hondakinekin? - Liztor asiatikoa zabaltzearen kontrako lantaldea : informazioa eta zepo banaketa - CAPB - CITEO - Herria : Abandonatuak diren hondakinen kontrako borroka-programaren aurkezpena - “Collectif Biodéchets Pays Basque” : konpostatze tailerra.

Apirilaren 8a, asteartea

  • 17:30 - 19:00 : LATSA Gelan - Hiribehere karrika, 53 - Ate idekiak eta elkarteko laguntzaileekin topaketa - Uztaritzeko A.M.A.P (Laborantza Herrikoi Iraunkorra Babesteko Elkartea).
  • 19:00 : Uztaritzeko Herriko Etxean - Lapurdi Gelan - Mintzaldi-eztabaida UZTAMALUR nekazaritza eta abeltzaintzako proiektu arautzailearen inguruan, herriko jatetxe kolektiboak elikatzearen inguruan :
    E.H.L.G (Euskal Herriko Laborantza Ganbara) : Nolako elikadura-autonomia Ipar euskal herriarentzat ? - B.L.E, CIVAM BIO DU PAYS BASQUE (Biharko Lurraren Elkartea) : Jantoki kolektiboen herri-horniketa: Arauak, jokoan dagoena, lorpenaren gakoak, betebeharrak - SCOLAREST : Herriko eskola-jantokietan herriko zerbitzu hornitzailea. “ Engaiamendu eta garapen aukera EGALIM legearen baitan.” - LES JARDINS DE HARDA : Herrian kokatutako baratzezain biologikoa.

Apirilaren  9a, asteazkena

  • 16:00 - 18:00 : Etxeparen, bisita baratze partekatuetan - Leihorrondo bidea
  • 19:00 : Uztaritzeko Herriko Etxean - Lapurdi Gelan - “Paysans du ciel à la terre” filme-dokumentalaren emanaldia, Hervé PAYEN-ek egina eta idatzia.
    Film-ikerketa bat da, Hauts-de France eskualdearen erdian, Zerua eta Lurraren artean kokatua, lurrak elikatzen gaituen bezala bera ere elikatzeko bideak xerkatzen dituzten laborariak ezagutzeko egina.

Apirilaren 11a, ostirala

  • 15:00 - 19:00 : HERAITZEKOOP - Heraitzeko Plaza - Errobiko bidea, 1
  • Ate idekiak, bisita epizeria parte hartzailean eta elkarteko boluntarioekin elkarrizketa.

Apirilaren 12a, larunbata : Haitzekobordan - Etxehasia bidexka, 1001

  •   10:30 - 12:00 : Natur-ibilaldia * “belarrak eta beraien ezaugarri onuragarriak ezagutzeko”, ECOGIS-ek antolatua.
    Izena emateko eta informazioa lortzeko helbidea:  ecogis(at)sfr.fr  - Tel : 06.22.02.97.63
  •   12:00 : Auzoen arteko piknik partekatua - “Tokiko, etxean egina eta hondakinik gabekoa!” - Denbora txarrarekin ezeztatua da.

Bazkari partekatua, umore onean, bakoitzak zerbait ekartzen du bestekin partekatzeko. Erronka da bertako eta sasoiko ekoizpenekin oinarritutako prestaketak proposatzea, birziklatzen ez diren hondakinak saihestuz.
Mahain eta alkiak eskuragarri.

Aste osoko aktibitateak urririk eta denentzat dira, batzuetara joateko aitzinetik izena eman beharko da

BAI TA ERE :

  • Haur eta gazten zerbitzuak antolatzen du : gazte gunean, Fast Food bazkari “bio eta tokikoa” egin eta elkarrekin jan.
  • Aste osoan, Mediatekan, tokiko elikadura sanoari buruzko dokumentalen funtsaren aurkezpena.
  • Euskarazko aktibitate pedagogikoak, Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Waterfamily eta Ikas-Birekin pentsatuak, IKASek proposatuko du herriko eskoletan.

Xehetasun gehiagorako, lasai aski jarri harremanetan :

  • Valérie PICABEA - Tel. : 06 12 29 06 53 / v.picabea@ustaritz.fr