2024
EGITARAUA 2024 URTEKO APIRILAREN 6TIK 13RA
Apirilaren 6.a, larunbata:
10:00etatik 12:00tara: Errepiragaraiako lakua – Iragan industriala eta ataka ekologikoaren artean: Akitania Berriko Gune Naturalen kontserbatorioko karguduna den Laura Lannuzel andereak gidatutako bisita
Errepiragaraia lakua eta bertan bizi diren espezieak, bertakoak edo exotikoak, ezagutzera hurbildu zaitez. Gainetik ezin kenduzko espezien kontra eragiteko metodoak ere ezagutzeko aukera ukanen duzu. Iragan industriala eta ataka ekologikoen artean.
- Hitzordua goizeko 9:45etan Herriko Etxean izanen da. Ez da aldez aurretik izena eman behar.
16:00tan: Astobiaga (Geltokiko bidea) – HEGALALDIA elkarteak animazioa eskainiko digu eta harrapakariak libratuko ditugu.
Uztaritzen bizi diren espezie nagusien aurkezpena (argazkiak, begiztatzeko eremuak,...). Eguraldiak baimentzen badu harrapakari bat edo beste libratuko ditugu.
- Hitzordua 16:00tan Astobiagan izanen da. Ez da aldez aurretik izena eman behar.
Apirilaren 9.a, asteartea:
19:00etatik 21:00tara: Herriko Etxean – Konferentzia: Errobi, Isileko eta batzuetan gorabeheratsua izan den bizi baten istorioa...
Euskal Elkargoko ordezkariekin, Errobiko Uholdeen Prebentziorako Ekintzen Programari buruz (PAPJ) eta Fauna Basari buruzko Ikerketa Taldearekin (GRIFS) mintzaldia.
Uztaritzen fama haundiko erreka da Errobi, bere biodibertsitateak denentzat interesa pizten du. Errobi babeslea eta emankorra da, espezie ugarirentzat bizitoki ezin hobea da. Bainan bere ubidetik ateratzea gerta daiteke, bizi zalapartsuagoa du orduan…
Fauna Basari buruzko Ikerketa Taldeko (GRIFS) Thomas RUYS-ek Errobi bazterretan isilean bizi diren mamifero espezie erdi-uretakoen aurkezpena eginen digu.
Hirigune Elkargoko Vincent CASTILLON jaunak uholdeekin nola bizi eta nola kudeatu azalduko digu…
Apirilaren 11.a, osteguna:
14:00tatik 15:00tara edo 15:00tatik 16:00tara – Uztaritzeko Araztegiaren bisita SUEZ-en eskutik – Leihorrondoko bidea, 820.
- Hitzordua araztegian izanen da. Izen-ematea ezinbestekoa da, ondoko estekaren bitartez: forms.gle/uCEHTqbHWYsCdaDu9
Apirilaren 12a, ostirala:
14:00etatik 16:00etara: Hardako Baratzeak: Ureztatzeko euri-urak berreskuratzeko eta berrerabiltzeko baliabideen eta etxaldearen bisita.
Manuela Scharer baratze zainak «Hardako baratzeak» izeneko etxaldera gomitatuko gaitu. Hirigune Elkargoan Ura eta Laborantzaren karguduna den Lara BRION andereak ErrekAgri laguntza programa aurkeztuko digu. Programa hau laborariei zuzentzen zaie, uraren kalitatea zaintzeko.
Manuela Scharer 2020an instalatu zen Uztaritzen, bertako merkatuan, larunbata goizetan saltzen du bere uzta. Produktu biologikoak, tokiko produktuak… bere etxaldean ura biltzen eta berrerabiltzen du. Beharrezko ekipamenduaren gastua Hirigune Elkargoaren ErrekAgri programak estali du hein batean.
- Hitzordua Herriko Etxean izanen da. 14:00etan. Izen-ematea ezinbestekoa da, ondoko esteka honen bitartez: forms.gle/WE5RNQ4dc6J1euK8A
19:00tatik 21:00etara – Errepiragaraiako lakua – Urlehortarrak begiztatzeko gau-ateraldia, EcoGIs-ek antolatua.
Gau-ateraldia urlehortarren bila. Izen-ematea ezinbestekoa da. Izena emateko eta informazioa lortzeko harremanetan jar zaitez EcoGIS-ekin (ecogis@sfr.fr - Tel. 06 22 02 97 63)
Oharra: Botak jantzi itzazu, eguraldiaren arabera jantzi egokiak hautatu, eta ahal bada argiak edo kopetargiak har itzazue.
Apirilaren 13a, larunbata:
8:30etatik 12:00tara - Errepiragaraiako lakua – Landare inbaditzaileen mozketa eta errotik ateratzea (Pampako belarra).
- Hitzordua Herriko Etxean izanen da, goizeko 8:30etan. Izen-ematea ezinbestekoa da ondoko estekaren bitartez: forms.gle/PmS4AndQtDRtTzEr8
Eraman itzazue: Botak, eskularruak, beso manga luzeak eta ahal baldin bada, xedarra-aiztur, aiztur eta palak.
Pampako belarra: Gure baratzetan sartua den gainetik ezin kenduzko belarra, osasunerako eta ingurumenerako arriskutsua da.
Pampako belarra (Cortaderia selloana) Hego Ameriketatik Frantziara ekarria izan zen XVIII. mendean. Inguruak apaintzeko ekarria izan zen, baina emeki gailendu da. Bere ezaugarri apaintzaileei esker famatua da, baina gure ekosistema eta osasunarentzat mehatxua da.
Landare lastodun handi hau gainetik ezin kenduzko espezie exotikoetako bat da, funtsezko gune natural, eremu heze, pentze eta oihanpeak kolonizatzeko duen gaitasunarengatik. Bide bazterretan ere ohikoa da. Gune horiek kolonizatzeak biodibertsitatearen gutxitzea dakar, iratzearen kalitatea ere apaltzen du eta suteen arriskua areagotzen du ingurumen naturalak desorekatzen dituen bitartean. Espezie hau erraz ugaltzen eta hedatzen da, landare eme bakoitzak milaka hazi ditu eta haizeak kilometrotan zabaltzen ditu. Landare arrek milaka polen hazi sortu ditzakete, azken hauek bereziki erasokorrak dira landare lastodunei alergia dietenentzat. Alergia mota hau ugaritzen ari da jendeen artean.
Pampa belarra baldin baduzue, errotik kendu ezazue edo berain hazi eta polena hedatu aitzin loreak moztu itzazue. Zakar poltsetan sartu eta ongi hertsi zabortegira eraman aitzin.
Bestalde zure ingurukoei mezua helaraz iezaiezu!
Espezie honen salmenta eta ukatea debekatua da Frantzian.
Espezie honek sortzen dituen arazoei kontra egiteko mugaz gaindiko estrategia bat hasi da, elkargo, enpresa eta pertsona bakoitzak parte hartu dezake.
Akitania Berriko Gune Naturalen Kontserbatorioaren webgunean gaiari buruzko informazio ugari aurkituko duzue, gaiari dagokion orrialdean.
Aste osoan zehar (NB: datak zehaztasunean begiratu)
Herriko Etxean, Herriko kontseiluko gelan, irekitze orduetan:
- Astelehenean 9:00tatik 12:30etara eta 14:00tatik 18:00etara
- Astearte, ostegun eta ostiralean 9:00tatik 12:30etara eta 14:00tatik 17:00tara
- Asteazkenean 9:00tatik 17:00tara
- 2 erakusketa, denei irekiak doakoak, Aturri-Garona Uraren Bulegoarenak : Etxekotutako ura – gune akuatikoak
Mediatekan:
- Urari buruzko dokumentalen funtsaren aurkezpena
Uztaritzeko herriak aste honen antolaketan parte hartu duten partaide guztiei eskerrak ematen dizkie:
Errobiko AAPPMA, Aturri-Garona Uraren Bulegoa, Bil Ta Garbi, Akitania Berriko Gune Naturalen Kontserbatorioa, Euskal Herria Hirigune Elkargoa, EcoGIS, Fauna Basari buruzko Ikerketa Taldea (GRIFS), Hegalaldia, Hardako baratzeak, Suez.