Uztaritze, Hitz Batez
Erdi-aroan eta aitzinago, lurretik zoan Uztaritze eta Baionaren arteko loturarik ez zen. Garai horretan, gizonen eta salgaien garraioak Errobi ibaitik gaindi egiten ziren.
Napoleonek, Baionatik Hazparnera doan errepidea eginarazi zuen, Errobi ibaia mendi gainetatik luzatuz. Errepide turisko bat bilakatu den errepide horrek, Errobi ibarran kokatuak diren UZTARITZE gisako herri ederrei buruzko ikuspegi paregabekoak eskaintzen dauzkigu.
Uztaritze, Uztariztarrak deituak diren 7112 biztanle dauzkan herri bat da (2019ko urtarrilaren 1ean - Insee ). 9 metroko goratasunean da eta 3275 ha-ko hedadura du. Errobiko bi hegietan zabaltzen da.
Uztaritze, euskal kulturaren babesleku bat da : Euskal Kultur Erakundeak bere egoitza Lota gazteluan dauka. 7 pilota plaza izanez Uztaritzen, eta Kapito-Harri pilota eskola famatuari esker, pilota jokoetatik batean aise ikasten ahalko duzu.
Euskal herriko ohiturak preziatuko dituzu, Euskal indar jokoak agertzen dituzten herriko besteei esker, bai eta bertako kantu eta dantza ikuskizunei esker.
Merkatua larunbat goiz oro iragaten da Lapurdi plazan. Bertan, lekuko mozkinak dasta ditzazkezu lagun-arteko giro on batean.