Eiherak
Errobia, Uztaritzeko merkataritzari eta industriari aberastasuna ekarri dizkion iturria da. Honi esker, erdi-aroa geroztik, eihera zerrenda bat arizan zen uhalde-lur zelaian landuak ziren zerealen ehotzen.
Horietatik bost, molde ezberdinez orain arteraino iraun dute.
Haitzeko Iharra : ogi irin eihera, Haitze-tar Mus de Lehet Augier-i emana 1424an. Zaharragoa zaiteken, zeren Lucssa-ko Eihera deitzen baitzen orduan.
Latseko Iharra : 14garren mendeko hastapenean, Hirigoina etxeko eihera zen ; ondotik, Haitze etxeari emana izan zen, eta geroztik beti hala da.