Historia

Herria, Uztaritze deitzen da euskaraz. Jean-Baptiste Orpustan hizkuntzalariak hitzaren egitura hona honetan aztertu du, urt- hitzaren oinaz (denbora arau gisa honetara bihurtu dena : urt; urd; urz; uzt ) erran nahi duena « zelaia, ordokia » eta haritz hitz hondarkiaz osatua dena.

Lehen, Uztaritze ibai-portu bat zen, Ainhoara, baztanera eta Iruñara buruz zihoan Mandozain Errepidearen abialekua.

Lapurdiko hiriburua izana frantses iraultzaraino, Uztaritze, Errobi ibarran gaindi ontziz ibil zaiteken muturrean kokatua zen. Bere portuak (Portua Arruntzan, Barraka Heraitzen, Gaztelua purgoan) Nafarroarekilako eta Espainiarekilako komertsiogune garrantzitsuak ziren. Salgaiak asto bizkarrez ekarri ondoren, xalantez eramaten zituzten Baionaraino, eta alderantziz.

1170 urte inguruan, Richard Cœur-de-Lion-ek Baionatik kanporatu zuen Arnaud, Lapurdi Bizkondea, Uztaritzeko Gazteluan (gaur egungo herriko etxea) kokatu zen. Geroztik, Uztaritze Lapurdiko hirinagusi bilakatu zen, parropietako ordezkariak biltzen ziren elkargoetako batzorde demokratikoen Biltzar egoitza. Bailegoaren auzitegiko egoitza,1790raino indarrean egon zen. Orduan Espainiako errege eta Germaniko Inperadore zen Karlos Kintoak manaturik, arraseraino suntsitua izan zen 1523 urtean. Herria berriz altxatu zen bere merkataritza aktibitateari esker, bai eta Mexikotik ekarri zuten artoak, Europan lehen aldikotz hemen landatu ondoren, erakarri zuen aberastasunari esker.

Merkatari tratulariek eta soindun ospetsuek osatzen zuten orduko burgesia. Egoitza ederrak eraiki zituzten XVII. eta XVIII. Mendetan. Horietatik heldu ziren, Estatu Nagusietan diputatu ziren Garat Anaiak, eta zeinetatik Zenaturra zen batek, Luis XVI erregearen hiltze-sententzia irakurri zitzaiona.

Frantses iraultzak bere hiriburu egoera kentzearen gatik eta Espainiarekilako gerlek jasanari kalteen ondorioz, Uztaritze errekaratu zen. Nolazpait berriz piztu zen XIX. mendean, Ameriketara joan ziren Euskaldunak, aberasturik herrira itzuli zirenean, beren esperientzia eta kapitalak ekarriz, gaztelu barroko izen exotikodunak eraikiz, zeinen itxura bereziek herriari halako lilura bat ematen baitiote.