Arruntza
Historikoki, Uztaritze herri erditik bereizia zen beste parrokia bat zen.
XVIIgarren mendekoa den « Purifikazioaren Gure Ama » elizak, jesusen aurkezpena tenploan erakustera ematen duen erretaula barroko bat agertzen du (monumentu historiko inbentarioan sailkatua), eta Euskal Herrian ohikoa den bezala, bi zurezko galeri.
BERETERRAENEA : Kateduraz apaindua den eraikin hau, bistara nagusitzen da. XVII. Mendean, puskategi bat zen, Lapurdi eta Nafarroaren arteko merkataritza jarduera nasai baten erdian.
Etxearekin bat egiten duen zur eta harrizko lakoak, bere hastepeneko izari berak atxikiak ditu .
ELIZALDERENA : Zinezko lapurtar etxe luze hau 1680koa da eta lehengo oihituren araberako plana erakusten du, ekialde-hegoaldera ematen duen aitzindegia agertuz, bizilekua 1. estaian eta selaurua teilatu pean. Gaur egun, euskal biziaren erakustoki bat aterpetzen du.