Eskolako bizia
ESKOLAKO IZEN-EMATEAK
Urratsak
Uztaritzeko herrian, zure haurra eskolaratzeko, 3 eskola publiko ditugu. Eskola publikoak hauek dira :
- Idekia eskola, irakaskuntza elebiduna euskara-frantsesa proposatzen duena,
- Herauritzeko eskola, irakaskuntza elebakara frantsesa proposatzen duena,
- Arruntzeko eskola, irakaskuntza elebiduna euskara-frantsesa proposatzen duena.
Ikastetxe desberdinen artean dinamika berdina mantentzeko asmoz, izen-emaiteen banatzea ezinbestekoa da kopuruak orekatzeko. Lurraldeko logika eta familien egoera kontutan hartuko dituen aurrez ezarritako logika bati esker. Hautuak manera garden, kolegiatu eta adostuan hartzeko eskola bakoitzeko zuzendariak, Ikuskaritza akademikoa eta herriko zerbitzuak bilduko dituen komisio bat sortu dugu.
ZOIN DIRA UZTARITZEKO ESKOLA BATEAN HAUR BATEN IZEN-EMATEKO BALDINTZAK ?
Eskola publikoan ikasle baten izen-ematea ondoko 4 baldintza hauen arabera erabakiko da (baldintza ez hierarkizatuak) :
1. Familiaren helbidea (edo zaintza modua) eskolen perimetro geografikoaren baitan
2. Eskola bakoitzaren harrera ahalmena
3. Haurridetasuna, anai edo arreba bat eskolan izen-emana baldin bada
4. Hautatutako aukera: irakaskuntza elebiduna edo ez
ZURE HAURRAREN IZEN-EMATEA BI PAUSOTAN :
Lehen pausoa: Uztaritzeko Herriko Etxean izen-emate eskaera aurkeztu
Mail-ez helbide honetara : acceuilustaitz.fr . Erakutsi beharreko agirien zerrenda aurki dezakezu webgune honetan www.ustaritz.fr
Bestela Herriko Etxeko harreran, Gaztelondoa- 35 Herriko Etxeko plaza- 64480 UZTARITZE-
05 59 93 00 44. Irekia da astelehenetik ostiralera 8:30etatik 12:30etara eta 14:00tatik 17:00tara. Larunbata goizetan 8:30etatik 12:30etara.
Izen-ematea mail-ez egitea hautatzen baduzu, erakutsi beharreko agiriak paperean (fotokopiak) edo numerikoan (skan) aurkeztu ditzakezu.
Txosten oso baten aurkeztea ezinbestekoa da. Agiri bat falta bada, eskaera ez da kontutan hartuko.
Urrats guztiak egin-eta izendapen komisioak zure eskaera aztertuko du. Onarpen fitxa eta izen-ematearen ziurtagiria gutunez edo mail-ez eskuratuko dituzu.
Bigarren pausoa: Eskolako zuzendaritzarekin hitzordua hartu
Onarpen fitxa eta izen-ematearen ziurtagiria eskuratu bezain laster, izendatutako eskolako zuzendaritzarekin hitzordua hartzen ahalko duzu bete beharreko urratsak egiteko. Eskolako zuzendaritzaren onespenarekin zure haurrak izena osoki emana izanen du.
GARRANTZITSUA: Eskolaren onespenik (bigarren pausoa) ez da emanen Herriko Etxeak lehen pauso batean emanen duen onarpen fitxa aurkeztu gabe.
ZURE HAURRAREN IZEN-EMATEA LOTUA EZ DEN ESKOLA BATEAN:
- Zure haurraren izena herriko komisioak erabaki duen eskola ez den beste eskola batean eman nahi baduzu, Herriko Etxeari baimen berezia galdegin diezaiokezu frogagiriak eta zure arrazoiak aurkeztuz. Baimen berezien eskaerak auzapez jaunak, Hezkunde Nazionaleko ikuskariak eta eskoletako zuzendariak biltzen dituen komisioak aztertuko ditu.
Komisio honen erabakia gutunez eskuratuko duzu, izendatu den eskolarako izen-emate agiriarekin batera. - Zure haurraren izen-ematea beste herri batetako eskola batean egiteko, Uztaritzeko auzapezaren eta beste herri horretako baimenak beharko dituzu.
Règlement intérieur
- En téléchargement : "Règlement intérieur" (239 KB)
Accueil périscolaire
Accueil des enfants à l'école en dehors des cours obligatoires : le matin, le soir ou pendant la pause du déjeuner.
Accueil périscolaire de l’école d’Arrauntz :
- Horaires : 7h30-8h20 / 12h-13h20 / 16h-18h30
- Numéro de tel portable : 06.25.15.35.48
Accueil périscolaire de l’école d’Hérauritz :
- Horaires : 7h30-8h20 / 12h-13h20 / 16h-18h30
Numéro de tel portable : 06.25.15.35.60
Accueil périscolaire de l’école Idekia
- Horaires : IDEKIA ET IKASTOLA : 7h30-8h20 / 12h-13h50 / 16h30-18h30
- Numéro de tel portable : 06.18.85.37.58
Accueil périscolaire de l’ikastola :
- Horaires : IDEKIA ET IKASTOLA : 7h30-8h20 / 12h-13h50 / 16h30-18h30
Restauration scolaire
Service chargé du service des repas pour les élèves d'une école.
Les inscriptions et les annulations doivent s’effectuer via le portail famille de la commune. Lien : https://portail.berger-levrault.fr/MairieUstaritz64480/accueil
Document administratif à fournir :
- Attestation CAF est à fournir au plus tard pour le 1ier janvier civile en cours,sans quoi le tarif maximum sera appliqué.
Service | Délais de réservation | Annulations & Conditions |
Restauration Scolaire | Matin même avant 8h00 | Matin même avant 8h00 |
Accueil Périscolaire / Matin & Soir | Matin même avant 8h00 | Matin même avant 8h00 |
Le bureau du pôle vie scolaire reste fermé au public.
Toutefois, vous pouvez si besoin, solliciter un rendez-vous avec une responsable en envoyant un mail à vie.scolaireustaritz.fr , en appelant au 05.59.93.37.68.