ESKOLAKO IZEN-EMATEAK

Urratsak

Uztaritzeko herrian, zure haurra eskolaratzeko, 3 eskola publiko ditugu. Eskola publikoak hauek dira :

  • Idekia eskola, irakaskuntza elebiduna euskara-frantsesa proposatzen duena,
  • Herauritzeko eskola, irakaskuntza  elebakara frantsesa proposatzen duena,
  • Arruntzeko eskola, irakaskuntza elebiduna euskara-frantsesa proposatzen duena.

Ikastetxe desberdinen artean dinamika berdina mantentzeko asmoz, izen-emaiteen  banatzea ezinbestekoa da kopuruak orekatzeko. Lurraldeko logika eta familien egoera kontutan hartuko dituen aurrez ezarritako logika bati esker. Hautuak manera garden, kolegiatu eta adostuan hartzeko eskola bakoitzeko zuzendariak, Ikuskaritza akademikoa eta herriko zerbitzuak bilduko dituen komisio bat sortu dugu.

ZOIN DIRA UZTARITZEKO ESKOLA BATEAN HAUR BATEN IZEN-EMATEKO BALDINTZAK ?

Eskola publikoan ikasle baten izen-ematea ondoko 4 baldintza hauen arabera erabakiko da (baldintza ez hierarkizatuak) :

1.     Familiaren helbidea (edo zaintza modua) eskolen perimetro geografikoaren baitan
2.     Eskola bakoitzaren harrera ahalmena
3.     Haurridetasuna, anai edo arreba bat eskolan izen-emana baldin bada
4.    Hautatutako aukera: irakaskuntza elebiduna edo ez

ZURE HAURRAREN IZEN-EMATEA BI PAUSOTAN :

Lehen pausoa: Uztaritzeko Herriko Etxean izen-emate eskaera aurkeztu

Mail-ez helbide honetara :  acceuil(at)ustaitz.fr  . Erakutsi beharreko agirien zerrenda aurki dezakezu webgune honetan www.ustaritz.fr
Bestela Herriko Etxeko harreran, Gaztelondoa- 35 Herriko Etxeko plaza- 64480 UZTARITZE-
 05 59 93 00 44. Irekia da astelehenetik ostiralera 8:30etatik 12:30etara eta 14:00tatik 17:00tara. Larunbata goizetan 8:30etatik 12:30etara.

Izen-ematea mail-ez egitea hautatzen baduzu, erakutsi beharreko agiriak paperean (fotokopiak) edo numerikoan (skan) aurkeztu ditzakezu.
Txosten oso baten aurkeztea ezinbestekoa da. Agiri bat falta bada, eskaera ez da kontutan hartuko.

Urrats guztiak egin-eta izendapen komisioak zure eskaera aztertuko du. Onarpen fitxa eta izen-ematearen ziurtagiria gutunez edo mail-ez eskuratuko dituzu.

Bigarren pausoa: Eskolako zuzendaritzarekin hitzordua hartu

Onarpen fitxa eta izen-ematearen ziurtagiria eskuratu bezain laster, izendatutako eskolako zuzendaritzarekin hitzordua hartzen ahalko duzu bete beharreko urratsak egiteko. Eskolako zuzendaritzaren onespenarekin zure haurrak izena osoki emana izanen du.

GARRANTZITSUA: Eskolaren onespenik (bigarren pausoa) ez da emanen Herriko Etxeak lehen pauso batean emanen duen onarpen fitxa aurkeztu gabe.

 

ZURE HAURRAREN IZEN-EMATEA LOTUA EZ DEN ESKOLA BATEAN:

  1. Zure haurraren izena herriko komisioak erabaki duen eskola ez den beste eskola batean eman nahi baduzu, Herriko Etxeari baimen berezia galdegin diezaiokezu frogagiriak eta zure arrazoiak aurkeztuz. Baimen berezien eskaerak auzapez jaunak, Hezkunde Nazionaleko ikuskariak eta eskoletako zuzendariak biltzen dituen komisioak aztertuko ditu.

    Komisio honen erabakia gutunez eskuratuko duzu, izendatu den eskolarako izen-emate agiriarekin batera.

  2. Zure haurraren izen-ematea beste herri batetako eskola batean egiteko, Uztaritzeko auzapezaren eta beste herri horretako baimenak beharko dituzu.