URRI ARROSA

14.10.2024

Detekzioa, biziak salbatzen ahal dituen ekintza bat! Urria bularreko minbiziari sentsibilizatzeko hilabetea da. Mezu nagusia? Detekzio goiztiarra erabakigarria da.

Detekzioa zergatik da hain garrantzitsua

  • 8 emaztetarik 1tek bularreko minbizia garatu dezake bere bizian zehar. Baina goizik detektatua bada kasuen %90etan senda daiteke.
  • Detekzioari esker anomaliak detekta daitezke sintomak agertu baino lehen. Zenbat eta goizago detektatu,  hainbat eta aukera gehiago sendatzeko.

Nola detekzioa egin?

  • Mamografia: 50 urtetik goiti, detekzioa bi urtetarik egitea gomendatua da, baina zure mediakuarengana joan zaitezke arrisku-faktore bat identifikatzen baduzu.
  • Bularren automiaketa: Autoazterketa baten egitea ikas zure gorputza hobekiago ezagutzeko eta ohiz kanpoko aldaketen detektatzeko.

Zure burua eta zure hurbilekoak zaindu:

  • Zure medikuarekin aipa, egin beharreko urratsen ezagutzeko.
  • Zure inguruko emazteak ber gauza egitera anima, detekzioa zinez erabakigarria delako.

Urri Arrosa-k ortoitarazten digu detekzio goiztiarra erabakigarria dela. Elkarrekin, erne egon eta solidario izan gaitezen.