HERRIAN BIZI –MANIFESTAZIOA

01.03.2023

Herrian Bizi (www.herrianbizi.com) plataformak lursailen babesaren eta etxebizitza eskubidearen alde ari diren 33 talde biltzen ditu (elkarte, alderdi politiko, sindikatu…).

2021eko azaroaren 20an 8000 jende bildu zituen manifestazio handiaren ondotik, beste hitzordu bat finkatu dute 2023ko apirilaren 1.ean, 15:00etan Baionan, Herrian Bizi - Vivre et se Loger au Pays lemapean.

Lehen manifestazioan, uztaritzeko hainbat hautetsik parte hartu zuten.

Otsaileko herriko kontseiluaren bilkuran, Bruno Carrerek hautetsiei galdegin zien heldu den manifestazio horren aldeko sostengu argazki bat har dezaten.