GURASOTASUN GAUALDIA UZTARITZEN!

27.05.2024

Pubertaroari eta sexualitateari buruzko lehen kafealdiaren ondotik, gure hirugarren hitzordua ekainaren 6rako finkatua da, ortzegunarekin, 18:30ean, mediatekan, Lapurdiko 84 plazan. Nerabeen onespena eta sexualitatea aipatuko ditugu elkarrekin.

Sexoterapeuta bat izanen dugu gurekin, zuen galderei erantzuteko.

Tailer horretan, nerabeen onespena eta sexualitatea jorratuko ditugu (guraso/nerabeen arteko komunikazioa, lehen aldiak, kontrazepzioa, ITSak, sexu harremanak).
Guraso kafealdien helburua, hitza libratzen den gune baten proposatzea da, ororen errespetuan.

Dokumentazioa ukanen duzu zure esku.

Helburua da giltzak eta tresnak zuei ematea, gurasoak, zuen haurrekin gai horietaz lasaiki mintza zaitezten.

Sartzea libre eta urririk!
 Infojeunes(at)ustaritz.fr – 06.26.81.77.31