ERROBIKO UHOLDEEN PREBENTZIOA

18.06.2024

Uztaritzeko herriak eta Euskal Hirigune Elkargoak (Euskal Elkargoak) uholdeei loturiko arazoei buruzko bilkura antolatzen dute, zeina iraganen baita ekainaren 27an (osteguna) 19:30ean Uztaritzeko Lapurdiko gelan.

Bilkura honen helburua: elkarrekin mintzatzea, herrian kausitzen diren arazoetaz, eta fenomeno horiei buru egiteko, kolektibitateak Errobiko Uholdeen Prebenitzeko Neurrien Programaren (UPNP) bidez obraturiko neurrietaz.

Neurri horien artean, babes-dispositibo indibidualak eta eskura daitezkeen dirulaguntzak berezikiago aipatuko ditugu.
 
Uholdeen prebenitzea denen afera da.
 
Bilkuran parte hartuko duzulakoan.