PARTE HARTU UZTARITZEREN ETORKIZUNEAN: BAT EGIN GAZTEEN HERRIKO KONTSEILUAREKIN!

08.10.2024

Zure herrian parte hartu nahi duzu, zure ideiak partekatu eta interesatzen zaizkizun proiektuak sortu?
Uztaritzeko GHK-k kide berrien xerkatzen dutu, eta behar bada zu zira gure hurrengo partaidea!

Zer da GHK?

20 gazteren taldea, 18 hilabeterako hautatuak, elkarrekin Uztaritzeko herritarrentzat proiektuak sortzen: ekitaldiak, ekologia, topaketak...

Zergatik sartu behar zira GHK-ra?

  1. Adierazi! Leku ezin hobea da zure ahotsa entzunarazteko eta zure gustuko ekimenak proposatzeko.
  2. Ikas ezazu demokrazia! Ikasi nola funtzionatzen duen zure herriko etxeak eta izan zaitez erabaki garrantzitsuen parte hartzaile.
  3. Garatu zure trebetasunak! Taldean lan egitea, proiektuak antolatzea...
  4. Ezagutu beste gazte batzuk! Izan zaitez gazte motibatu eta sortzaileen talde bateko kide!

Nola eman izena?

Izen-ematea sinplea da: deskargatu eta bete zure izen-emate agiria azaroaren 4a baino lehen. Posta elektronikoz  cmj(at)ustaritz.fr  helbidera edo Herriko Etxean utzi.