2025ko HERRIKO EGUR MOZKETAK

15.12.2021

Uztaritzeko Herriko Etxeak, berotzeko egur salketak eginen ditu. 

Egur mozketak oihanean, kudeaketa iraunkor batean egin beharko dira eta ahal bezain bateko segurtasun baldintza handienetan.

2025eko herriko egur mozketen baldintzak hona hontakoak dira :
Soilik 2024 urtean egurrik ukan ez dutenak eta supazterra edo egurrarekin ibiltzen den berogailua duten herritarrek izena emaiten ahalko dute Herriko Etxeko idazkaritzan ( astelehenetik ostiralerat irekitze orduetan), abenduaren 16tik eta urtarrilaren 17rat.Telefonoz eginen diren izen emateak ez ditugu kondutan hartuko. Lote bakar bat eskainia izanen da familika, eskuragarri diren loteen andanaren arabera mugaturik. Zortean aukeratuko dira izenak 2025ko apirilaren 6an, igandearekin, goizeko 10:00etan Herriko Etxean (Lapurdi gela), 84, Lapurdiko Plaza.

Lote horiek, ez dira familien beharrentzat baizik atxikiak izanen.

Oihanaz ardura duen herriko batzordeak.hautagaien zerrenda aztertuko du. 

Loteek, 8 ezterretako bolumena izanen dute, nunbait han.

Lote banaren prezioa : 245,00€.

Zuhaitzak, herriko egur mozlarien esku utziak izanen zitzaizkie baldintza hauetan :
Herriko etxeak mozturik, abarreztaturik eta lote zenbakidunez bildurik izanen dira, sartzeko erratza izanen den gune batean.