“Heraitze”

2014ko abenduaren 5a, ostirala:

90 pertsona bildu dira Heraitzeko kaperan, auzo horren batzordeko lehen bilkuraren karietara. Bilkuraren lehen partean, hautetsiak eta herritarrak, agintaldi hastapen honetan Heraitze auzoko proiektu orokorren eta berezien inguruan mintzatu dira.

Bizilagunek gai anitz aipatu dituzte, horien artean: auzoaren egoera, auzoari indar berri bat emateko gogoa, baita Haltya jauregia.

Ondotik, Agenda 21 eta auzo batzordea tresnak aurkeztu dira. Aurkezpenaren ondotik, 13 pertsonek izena eman dute auzo batzorde berri honen bulegoko kide izateko. Erabaki dute lehen lan bilkura urtarrilaren 9an antolatzea, ostiralarekin, 19:00etan, Kaperan. Bilkura horretan, presidentea, presidenteordea eta idazkaria ere hautatuko dira.

Bulegoarekin komunikatzeko, helbide elektroniko bat sortu dute.

Ez dudatu zure galderak edo oharrak  comite.herauritz(at)yahoo.frhelbidera igortzea.