Eginkizuna eta funtzionamendua

Hasiera

Auzo batzordeak, Uztaritzeko herriak demokrazia parte-hartzaile baliabide orokorraren parte dira.

Agenda 21 egitasmoaren ardatz nagusi bat dira, garapen iraunkorraren perspektiban. Lurraldea auzoka antolatua izatea garrantzitsua da. Herriko etxea ez da behartua batzorde horiek sortzea. Berak erabakitzen du sortzea edo ez, herri mailan egiten den gogoeta aberasteko, herritarrekin harreman estu bat atxikiz. Auzo batzordeek ez dituzte, gai baten inguruan Herriak eramanen lituzkeen beste kontzertazio prozedura batzuk ordezkatzen.

Boto unibertsalaren bidez hautatzen den eta biztanleria osoaren zerbitzuko den Herriko Biltzarrak du herriaren garapen egitasmoa eramaten. Auzo batzordea aholku batzordea da eta herriko etxeari proposamenak egiten dizkio.

Deskargatzeko:

Auzo batzordeen sortzeari buruzko deliberamendua eta barne araudia.  (309 KB) pdf