Egin eta obratu proposamenak

Auzo batzordeek egin dituzten proposamenak eta gauzatu direnak ondoko taulan bilduak dira. Beste proposamen anitz onartze bidean dira eta/edo gauzatzen ari dira.

 

 

Auzo batzordea Eskaera Gauzatzea
1 Orokorra Auzo batzordeen eta herritarren arteko komunikazio arazoa.  Afixatze taulak eta gutun ontziak ezarriko dira komunikazioa errazteko.
2 Orokorra Abiadura arazoa herrian.  Radar pedagogiko bat erosi dugu eta udaltzaingoak identifikatu dituen lekuetan erabilia da. 2016an beste 2 radar fotovoltaiko erosi dira, denbora gehiagoz erabiltzeko.
3 Arruntza Arazoa Arruntzan, Narbea bidetik ezin da pasatu, 2 hodiek trabatzen baitute.  Pasaia zabaldu da elbarriendako arauen arabera. Autoek ezin dute bide horretatik pasatu.
4 Etxehasia – Oihanak – Astobizkar Gehiegizko abiadura Etxehasia auzoan.  30km orduko muga duen eremua finkatu da eta Hardoiako bidean abiadura muga 50km ordukoa dela gogorarazten duten seinaleak ezarri dira.
5 San Mixel D932 bidetik ateratzeko lekua, Eliza hegi bidean antolatua izan da, hilerriaren ondoan.  ”utzi pasatzen” seinale bat ezarri da.
6 Arruntza Eskola orduetatik kanpo Arruntzako eskolako frontoira sartzeko eskaera.  Jolastokia segurtatua izan da, frontoia eskola orduetatik kanpo ireki ahal izateko.
7 Hiribehere–Sokorrondo Bizkondeen karrika: oinezkoen pasabidea segurtatzeko eskaera.  Oinezkoen pasabidea Mendien karrikan ezarria izan da.
8 Hiribehere–Sokorrondo Tillurak eta Guadalupen oinezkoen pasabideak ezartzeko eskaera.  Oinezkoen pasabide bat ezarri da Guadalupe parean.
9 Heraitze Etxetoa lorategia erregularki mantentzeko eskaera.  Hemendik aitzina urtean 2 aldiz mantenuko da.
10 Hiribehere–Sokorrondo Oinezkoak Kiroleta karrikan segurtatzeko eskaera.  Oinezkoen pasabide bat ezarri da.
11 Hiribehere–Sokorrondo Ikuspen eskasa Orok bat etxe-gunetik ateratzeko.  Ikuspena trabatzen duen lekuan ”ez aparkatu” seinale bat ezarri da.
12 Hiribehere–Sokorrondo Xixkitorena karrika itsuko irteera segurtatu behar da.  "stop" seinale bat eta ispilu bat ezarri dira.
13 Etxehasia – Oihanak – Astobizkar Etxehasia gelara doan bidea biziki egoera txarrean da.  Bidea harriztatu da.
14 Etxehasia – Oihanak – Astobizkar Ondoko proiektuen berri eman diegu herritarrei, zuhaitz mozteak edo oihanean eginen diren pistak. 2015eko abenduan oihanaz arduratzen den hautetsiak informazio bilkura publikoa bat antolatu du, oihanaren kudeaketari buruz.
15 Arruntza Leku eder aitzineko pasaia segurtatu da, autobus aterpetik frontoira.  Pirinio-Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak autobus aterpea antolatu eta gero, oinezkoen pasabide bat ezarri da.
16 Burgu-Xopolo Plazako karrikan, gurutzetik seminariora doan zatian espaloi bat ezarri behar da.  Bidea birmoldatuko delarik, espaloi bat egin behar da.
17 Burgu-Xopolo Plazako karrikaren zirkulazio norabidea sentsuz aldatuko da. 2016ko otsailean Plazako karrikaren eta inguruko karriken zentzua aldatu da.
18 Etxehasia – Oihanak – Astobizkar Etxehasia gelan sartzeko giltza arazoa.  Sarraila aldatu da eta, Herriko etxeak hitzarmen bat izenpetu du erabiltzaileekin.
19 Etxehasia – Oihanak – Astobizkar Bidegurutzea bidegurutze arriskutsua.  Pirinio-Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak berrantolatu du eta zirkulazio argi bat ezarri.
20 Burgu-Xopolo Frantzisko Xabierkoa bidegurutze arriskutsua.  2016ko urte hasieran, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak berrantolaketa lanak egin ditu eta biribilgune bat ezarri.
21 Etxehasia – Oihanak – Astobizkar Etxehasia gela egoera txarrean da.  "Berogailua ezarri da; elektrizitate arauen arabera eman da; puska trabagarriak kendu dira".
22 Etxehasia – Oihanak – Astobizkar Gutunontzi bat ezarri auzoan.  Postak gutunontzi bat ezarri du Bolagaina biribilgunearen ondoan.
23 Heraitze "stop" seinale bat ezarri Esnetegiko eta frontoiko jolaslekuko bideen hastapenean.  Egina.
24 Heraitze Frontoiko jolaslekua segurtatu.  Herriko etxeak sare bat eta zutoinak ezarriko ditu pareta ttipi osoan frontoia ongi mugatzeko eta ondorioz erabiltzaileak hobeki babesteko.
25 Heraitze Heraitzeko plazan den jauregiaren aitzinean nola aparkatu eta ibili.  Ikerketa bulego bat zirkulazioaren zentzua eta aparkalekuak aztertzen ari da. Anartean antolaketa batzuk egin dira.
26 San Mixel Begireneako bidetik Dorreako maldan igaten diren autoentzat islagailu eta "stop" seinale bat ezarri.  Egina.
27 San Mixel Eliza hegiko bide puntan den egurrezko eskailera berritu (ez lerratzeko).  Pirinio-Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak eskailera mekaniko bat ezarri du.
28 Burgu-Xopolo Plazako bidean, gurutzetik seminariora doan bide zatian espaloi bat egin.  Bidea birmoldatu delarik espaloi bat egin da.
29 Etxehasia – Oihanak – Astobizkar Birgailenean, beste autobus geldigune bat ezarriko da.  Pirinio-Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluari gutun bidez eskatu zaio. Onartu du eta 2016ko apirilaren hasieratik goiti gauzatuko da.
30 Etxehasia – Oihanak – Astobizkar Etxehasia gela inguruko antolaketa.  Inguruak harriztatua, sarrera errazteko sigi-saga egina eta piknikatzeko mahaiak ezarriak.
31 Etxehasia – Oihanak – Astobizkar Etxehasia eta plazaren arteko oinezkoen bide bat egitea eskatzen da.  Erabaki da nondik pasatuko den eta laster irekiko da. 
32 San Mixel Malkarrako gurutzearen bidea berriz ireki da. Egina
33 Arruntza 350 bigarren mailako errepidea segurtatu.  Ikerketa bulego batek antolaketa proposamenak eginen ditu. Harremanetan gara Pirinio-Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluarekin.
34 Arruntza Zailtasunak eskola inguruan aparkatzeko.  Aparkatzeko toki gehiago izateko, bidea norabide bakarrean ezarri dugu.
35 Hiribehere–Sokorrondo Hiribehere tren geltokira doan bidea arriskutsua da oinezkoentzat.  2016ko abenduan bidea segurtatu da.
36 Hiribehere–Sokorrondo Zailtasunak Hiribehere frontoiaren inguruan aparkatzeko.  2016ko abenduan aparkaleku bat egin da eta bigarren bat egiteko asmoa da, leku gehiago izateko.
37 Heraitze Espaloi arriskutsua Uztaritzeko bidean.  Espaloia konpondu da.
38 Heraitze Abiadura muga erakusten duen seinalea ez da ongi ikusten.  Seinalea lekuz aldatu da.
39 Heraitze Oinezkoen bidea berriz irekitzea eskatu da, Brana autobus aterpera arriskurik gabe heltzeko.  Bidea berriz ireki da.
40 Heraitze Brana autobus aterpe aitzina segurtatua.  Oinezkoen pasabide bat egin da.
41 Heraitze Ikuspen eskasa Haltya biribilgunean.  Biribilgunea birmoldatu da.
42 Hiribehere–Sokorrondo Oinezkoak Hiribehere karrikan segurtatzeko eskaera.  Oinezkoen pasabide bat egin da.
43 Hiribehere–Sokorrondo Arkia karrika itsuko bidea berriz ireki da. Egina.