Garapen iraunkorraren aurkezpena
1. Bere historiae
1987: Nazio Batuen txosten batek, Gure etorkizun komuna edo Brundtland txostenak, garapen iraunkorraren kontzeptua ofizial egiten du. Garapen iraunkorrak gaurko belaunaldien beharrei erantzuten die, ondoko belaunaldiek izanen dituzten beharrak oztopatu gabe.
1992: Rio de Janeiro-ko Lurraren Goi Bilera “Rioko adierazpenak” munduko herri guzien lurralde kolektibitateak bultzatzen ditu “Tokiko Agenda 21ak” egitera. Horiek diagnostiko hitzartu batean oinarritu behar dira eta heien helburua egitasmo estrategiko bat eratzea da. Ondorioz, erregularki ebaluatuko eta indartuko den ekintza plan bat finkatuko da. Planak herritar guziak kontuan hartu behar ditu, eta helburu sozialak, ingurumenari lotuak eta ekonomikoak izan beharko ditu. Bestalde, argi erakutsi behar du garapen ez-iraunkorrarekin mozten duela.
2005 : la Ingurumen Itunak (76 KB) erantzukizun berri batzuk finkatzen ditu, gizarteari eta ingurumenari buruz.
2007: Grenelle Environnement ekimena abiatzen da. Bere helburua, ingurumena zaintzaren aldeko erabaki politikoak hartzea da. Grenelle-k bi lege bultzatu ditu (Grenelle I eta II deitzen direnak), gomendatzen diren neurrien aplikatzeko.
2.Definizioa
Garapen iraunkorrak, gure jarduerek ingurumenarengan eta gizakiarengan duten eraginen kezkei erantzuten die.
Garapen iraunkorra beharrezkoa da, oraingo garapenak:
- Baliabide naturalak agortzen baititu
- Pobreen eta aberatsen arteko tarteak handitzen baititu
- Oraingo eta ondoko belaunaldien etorkizuna kolokan ezartzen baitu
Modu iraunkorrean garatzeko, hiru borobilek (ingurumena, soziala, ekonomia) bat egin behar dute:
- Gure jarduerek ingurumenarengan duten eragin kaltegarria mugatzea eta gure bizi-inguruneen oreka ekologikoa bermatzea
- Denen ongizatea bultzatzea, aitzinamendua eta berdintasunaren alde lan eginez
- Jardueren bizitasuna eta jarraipena segurtatuz