Autokidetza

Ibiltzea – Uztaritze

Autokidetza - Joan-Jin erregularrak

Bere Agenda 21eko egitarauan, Uztaritzeko herriko etxeak erabaki du autokidetza zerbitzu baten eskaintzea (adibidez : etxetik-lanera, eskolako joan-jinak…). Hau da, ondoko apustuei ihardesteko :

  • Zuen joan-jinen gastuak partekatuz, ibilaldi kostua partaide bakoitzaren artean zatituz, diru gutiago xahutzen duzue
  • Jendea topatuz, zuen ibilaldiak ez dira enoagarriak
  • Ahal guti dutenei zerbitzu abantailatsu bat eskaintzen diete
  • Garraioek ingurumenari eragiten dioten kaltea apaltzen dugu (energia kuntsumitzea, berotegi efektudun gazen eta botakin kutsakorrak)
  • Zirkulazioa arinen dugu, bereziki puntako tenoretan.

Urratsak :

Galdetegia telekargatu odoren  (137 KB) pdf, osa ezazue eta emailez helaraz ( undefinedaccueil(at)ustaritz.fr), edo “Gaztelondoa” herriko etxera eraman.

Ondotik, zure bide bera egiten duten bidailariekin harremanetan ezarriko zaitugu, gune segurtatu baten bitartez.

Autokidetza gunea (antolakuntzan)

Usai horren errazteko eta eskuragarria bihurrarazteko, delako autokidetza gune batzuren sortzeko Uztaritzen, lanean ari gira.

Ibiltzeko beste molde batzu

Beste zerbitzu batzu zuen esku daude ere, Uztaritzen, Frantzian edo Europan gaindi ibiltzen laguntzeko. Zoazte azpi honetan aipu diren guneetara, eta entsegu bat egin ezazue.

  • Autokidetza guneak :  Le 64
  • Autobus sarea
  • Tren sarea