Argiteria publikoa gauaz itzaltzea

2017ko urtarrilaren 26ko eta 2017ko ekainaren 1eko Herri Biltzarrek aho batez onartu dute argiteria publikoa gauaz itzali behar dela.

Argiteria publikoa gauaz itzaltzeak kudeaketa ona erakusten du, diruaren aldetik baita ingurumenaren aldetik. Agintaldi honetan herriko aginteak erabaki duen energia aurrezpenen programan sartzen da. Azken urteetan, argiteria publikoaren kostua, herriko argi faktura orokorraren %30 ingurukoa zen. Dirua aurrezteaz gain, neurri hau ingurumenaren alde doa, argi kutsadura ttipituz, berotegi-efektuko gasak gutituz, eta gaueko bioaniztasuna babestuz. Argiteria publikoak osasun arazoak ekarriko lituzke ere. Gainera, uste komunen kontra, argiak gauaz pizturik uzteak ez du segurtasun falta saihesten. Izan ere, argiak gauaz itzaltzea erabaki duten herrien esperientziak erakusten du istripu arriskuak ez dela handiagoa ez delituen kopurua ere.

Uztaritzen, mozketak indarrean dira 2017ko ekainaren 15etik, gauerditik 5:30era. Herriko aginteak erabaki du bide gurutze nagusietan, aparkalekuetan baita eraikin publiko batzuen inguruan argiak pizturik uztea (ikus azpian den mapa)

Erabaki da ere gertakari batzuen karietara argiteria publikoa gauez piztuko dela (herriko bestak...).

Urte batez esperimentatu eta gero, aurreztuko den energia eta diruaren bilana aurkeztuko zaizue.

Herria zuen proposamen eta oharrak entzuteko prest duzue:  undefinedmairie(at)ustaritz.fr

Argiteria publikoaren itzaltzea gauez mapa  (2.5 MB) jpg