Agenda 21

Agenda 21 zer da?

Agenda 21: 21. mendeari buruzko ekintza programa bat da. 1992an, Rion iragan zen Lurraren goi bileran 173 estatu buruk onartu zuten. Ekintza programa horren helburua zein da:

  • klima berotzearen aurka borrokatzea
  • Bioaniztasuna zaintzea
  • Baliabideak babestea
  • Lurraldeen eta belaunaldien arteko gizarte kohesioa eta elkartasuna bultzatzea
  • Bazterketaren aurka eta gizakien ongizatearen alde borrokatzea
  • Kontsumo eta ekoizpen molde arduratsuak sustatzea

Hiru norabide tokiko Agenda 21entzat

Ingurumena zaintzea

  • Paisaiak, berdeguneak eta gune naturalak, bioaniztasuna
  • Ur-inguruneen babestea eta bizkortzea
  • Kutsaduren kudeatzea (hondakinak, lurra, airea, azantza...), baita arrisku nagusienak ere.

Ekitate soziala eta ingurumena

  • Garapen iraunkorra kontzeptuak dio gizarte batek iraun nahi badu, oreka soziala lortu behar duela.
  • Ingurumen balioek, adib. bizi inguruneak edo ingurumenaren kalitateak ongizate soziala hobetzen lagundu dezakete.

Ekonomiaren eta ingurumenaren eraginkortasuna

Jarduera ekonomikoek garatzen segitu behar dira baina ingurumenari kalte konponezinik egin gabe eta izariz kanpoko arazorik eta desberdintasun sozialik sortu gabe

Gobernantza

Gobernantza tokiko Agenda 21aren zutoina da.
Gobernantza: kolektibitatearen (hautetsiak eta zerbitzuak) eta bere kideen (herritarrak, elkarteak, talde desberdinak...) arteko kontzertazio modu berri baten eraikitzea da.

Gobernantzaren xedea, garapen iraunkorrak eskatzen duen gardentasunari, demokraziari eta parte-hartzeari erantzutea da.

Izapidearen interesa

  • Agenda 21aren bidez, eragile guziak mobilizatzen, sentsibilizatzen eta elkartzen dira, lurraldea modu eraginkor batean garatzeko.
  • Kolektibitateari, epe labur, ertain eta luzean lan egiteko koadro bat eskaintzen dio, kolektibitatearen ekintza guziak koordinatuz.