GURASO-KAFE : "NERABEEN PUBERTAROA ETA SEXUALITATEA" GAIA

03.04.2024

Uztaritzeko Info Gazteak guraso-kafe bat antolatzen du nerabeen pubertaroa eta sexualitatea gaien inguruan.

3 tailer proposatuak izanen dira 2024ko apirila eta ekaina artean.

Lehenak pubertaroa eta nerabeak egunerokotasunean bizi dituen aldaketa guziak aipatuko ditu, pornografia eta sexualitatea orokorki.

Sexoterapeuta bat gure artean izanen da, informazioen emateko eta zuen galderei erantzuteko.

Uztaritzeko Gazte Informazioko Gazteri-Informatzaileak dokumentazioa eskainiko dizu, eta nerabe publikoarentzat egokiak diren tresnak aurkeztuko dizkizu.
Helburua da zuen gurasoei gakoak eta tresnak ematea zuen haurrekin gai honi buruz lasaiki mintzatzeko.

Guraso-kafeen helburua solasean aritzeko gune libre bat proposatzea da, ikusmolderik agertu gabe, denen errespetuan.

Sartze urririk.
Hitzordua luzatzen dizugu mediatekara, 84, Lapurdiko plazan, Uztaritzen, apirilaren 11an, ortzegunarekin, 18:30ean.
 infojeunes(at)ustaritz.fr  – 06.26.81.77.31